XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mariun.- Gregoria?
Koche.- Mementoan ez dut kasu egin, bainan orai ontsa pentsatu-eta....
Bai ukurtu zen hola eta fricht chutitu... zerbait bildu balu bezala athe aintzinean.
Mariun.- Zerbait bildu?
Koche.- Ba, eta hola egin du... nik ez ikusteko
Mariun.- Hik ez ikusteko?.
Koche.- Eta badakizu zerk eman dautan gogoari?.
Mariun.- Zerk?
Koche.- Oraintchet, haren aintzinean pasatzean, josten ari baitzen argi-pean....
- Haren erhien artean ikusi dut altzeiruzko orratz luze, mehe, dirdiratsu bat....
Mariun.- Ene orratza alaintsot!
Chechili.- Zure orratza!.
Santsin.- (
Mariun.- Ez galdua? Ez galdua, bainan ebatsia!.
Santsin.- Bederen badakichu nun den!.
Mariun.- Harek eni orratza ebatsi!!! Chechili.- Oh!!!.
Mariun.- Ez niz estonatzen... Aspaldian errana nuen emazte horrek ez duela fitsik balio!.
Santsin.- Ba, halere chure ithurriko laguna zuchun: zonbait oren eman ditutchu harekin kalakan.
Mariun.- Kalakan, kalakan! Ez du horrek erran nahi jendea estimatzen dela....
Ikusten duzu orai zertaz den kapable.
Santsin.- Erreposki othoi? Funtsean zer dakichu? Orratza harena balitz?.
Mariun.- Harena? Ba aise!... Ez du ez harek holako orratzik.
Tipi horrek berehala ezagutu du.
Jujetarat ereman behar dut, debrua ez badu....
Koche.- Jujetarat, Etchekanderea?... Bainan jujekin badakizuia zer despendioak izanen ditutzun?.
Ez othe zinuke hobe hari berari galdatzea?.
Mariun.- Arrazoin duk, Koche.
Aldi huntan arrazoin duk.
Goazen! Segi zuek.
Bereak behar ditu aditu!.
Santsin.- Kasu haatik trompa!.
Mariun.- Ez naiz airerat ari! Goazen aintzina!.
Koche.- (